Hizkuntza:
Menu nagusia
Berriak
Bidaia Saloura
- Astelehenean, 2012ko maiatzaren 14an argitaratuta
Hurrengo asteartean, maiatzaren 15ean DBH 2. mailako ikasleak 4 egunetarako abiatuko dira Saloura.
Han, Port Aventura eta Tarragona bisitatuko dituzte, 3 gau pasako dute Salouko hotel batean eta ostiralean itzuliko dira.
ONDO PASA!
Azterkostan 20 urte
- Astelehenean, 2012ko apirilaren 30an argitaratuta
Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Azterkosta programa orain dela 20 urte sortu zen. Hasieratik La Anunciatak parte hartu du kostaldeko 5 km. aztertzen, Pasaiako Portuan. Ikasleek Molinao kaitik San Pedroko Puntxaseraino kostaldea miatzen dute.
Aztertu sariak
- Astelehenean, 2012ko apirilaren 30an argitaratuta
Joan den otsailan, Bilbon, ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako 3 ikaslek Aztertu programaren saria jaso zuten. Programa hau Eusko Jaurlaritzak antolatzen du eta bi proiektuetan banatzen da, hau da, Ibaialde eta Azterkosta.
Ate irekien iharduera
- Ostegunean, 2012ko apirilaren 26an argitaratuta
Datorren ikasturteko Batxilergo aurrematrikularen epea maiatzaren 2tik 11ra izango da. Hori dela eta La Anunciatak hurrengo ostiralean, apirilaren 27an, arratsaldeko 4:30etatik 6:30etara ate irekiko iharduera antolatu du. Ekintza horretan instalazioak, batxilergoko programak eta proiektuak, etab. ezagutaraziko dira.
Aita Collen olinpiada
- Igandean, 2012ko apirilaren 22an argitaratuta
Aurten, joan den ikasturtean bezala, Aita Collen Olinpiada, maitzaren 19ean Zaragozako La Anunciata Ikastetxean ospatuko da. Ekintza honetan Donosti, Barakaldo eta Zaragozako L.H. 5. eta 6. maila eta D.B.H. 1. mailako ikasleek parte hartuko dute.
Castellano
Euskara